lunes, 16 de junio de 2014

Gladys del Estal-en erailketaren 35. uretemugan aldarrikatzen dugu: Garoña itxi orain! Nuklearrik EZ!

 Duela 35 urte poliziak  Gladys del Estal erail zuen Tuteran (Nafarroa), nuklearraren aurkako manifestazio batean. 35 urte eta gero nuklearraren amaiera aldarrikatzen jarraitzen dugu: Garoña itxi orain! Nuklearrik EZ!



Ekologistak Martxanek gaitzetsi egiten du Endesak (bai eta Iberdrolak ere, Garoña zentralaren jabeak baitira biak) Garoñako zentrala irekita mantentzeko egingo duen eskaerari buruz egin berri duen iragarpena. Gobernuak  Garoñarentzat bereziki bultzatutako erreforma dela-eta, zentrala martxan jarriko litzateke, eta, hartara, ziurgabetasuna luzatuko litzateke. Garoñak behar duen 150 milioi euroko (!!) inbertsioak ez luke zaharkiturik eta pitzaduraz beterik dagoen zentralaren segurtasuna bermatuko. Inguruak etengabeko mehatxupean jarraituko luke, bai eta kili-kolo dauden lanpostuak eta inguruko biztanleria ere.


17478550_1

En el 35 aniversario del asesinato de Gladys del Estal pedimos: ¡Garoña cierre YA, Basta de nuclear!


Nuclenor delira al pedir autorizacion para Garoña hasta 2031
Ekologistak Martxan califica de delirante la pretensión de Nuclenor de mantener la nuclear de Garoña (Burgos) en funcionamiento hasta 2031. La central, idéntica al reactor número 1 de Fukushima, está en pésimas condiciones y su hipotética puesta en marcha supone un riesgo inasumible. El funcionamiento de Garoña estaría sometido a enormes incertidumbres técnicas y políticas.
Garoñako zentralak 43 urte ditu, eta bere egoera kezkagarria da. Uztailaren 6a baino lehen lehenago berriro irekitzeko eskaera egiten bada, egin beharreko konponketak zehaztuko lituzke Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak. Oraingoz, 2009ko azterketatik eratorritako konponketak ezinbestekoak dira. Horiei, estres-probak erantsi behar zaizkie. Horrez gain, Garoñaren jabea den Nuclenorrek (Endesa eta Iberdrola), hozteko dorre bat eraiki beharko du, ibaira botatzen duen urak Ebro Ibaiaren Konfederazioak ezarritako tenperatura-baldintzak bete ditzan. Lan guzti horiek 150 milioi euroko gastua gaindituko dute. Horri guztiorri beste arazo larri batzuk gaineratu behar zaizkio: korrosio-arazo larri bat du lehen zirkuituan, eta segurtasun-sistema, oro har, zahartuta dago. Eta hori gutxi izango balitz, gehitu beharko lirateke itxiera gauzatzeko gastuak: hondakinen tratamendua, kutsatutako elementuetarako biltegi berria, etab. Hori guztiori, diru publikoz ordainduta, konponketarako behar dituen 150 milioiak bezalaxe.
Dena den, konponketek ez diote ziurgabetasunari aurre egingo, horren zaharra den zentral batean. Matxura berriek zentrala geldiaraztea eragin lezakete, edota istripu bat, ihes erradioaktiboa barne. Fukushimako istripuak argi utzi zuen energia nuklearrarekin jolastea oso arriskua dela (Fukushimako lehendabiziko erreaktorea Garoñakoa bezalakoa da).
Erokeria da halako inbertsioa egitea, halaber, ziurgabetasun politikoa ikusita. 2015eko hauteskunde orokorretan gobernu-aldaketa egotekotan, zilegi da zentralari jarduteko baimena kentzea, konponketak egiteko milioiak gastatu ondoren. Oraingoz, egungo gobernu zentrala irekitzeko erraztasunak ematen ari da eta Endesaren eta Iberdrolaren aurrean (Nuclenorren jabeak) amore ematen. Instalazio Nuklear eta Erradiaktiboen Araudiak (RINR), Garoñaren neurrira egindako araudia, izan ere, zentral nuklearraren luzapena eskatzeko urtebete ematen du itxi zenetik, eta, horregatik, datorren Nuclenorrek uztailaren 6ra arteko epea dauka eskaria egiteko. Araudi berriak hondakin nuklearraretarako zerga ere kendu du. Elektrizitate-sistemaren erreformarako negoziaketak egon omen dira Garoñak jarraitzeko gorabeheren atzean.
Ekologistak Martxan erakundeak Garoñari jarraitzeko baimenik ez ematea eskatzen du eta zentrala behin betiko itxi dezatela. Ez da bidezkoa inguruko eskualdeetako biztanleriari eta langileei ziurgabetasun izugarri hori berriro ere inposatzea. Konponketetarako inbertsio erraldoiak eskualdean jasangarritasuna sortzeko eta energia garbi eta segurua sustatzeko erabili behar dira, ez arrisku nabarmenak dakartzan eta etorkizunik ez daukan energia eredu bat luzatzeko edo diru-laguntzekin hain garestia eta arriskutsua den energia sustatzeko.
Horregatik guztiagatik: GAROÑA ITXI BEHINGOZ!!!
17478550_1
Gladys del Estal Ferreño(Venezuela, 1956 – Tutera, Nafarroa Garaia, 1979ko ekainaren 3a) donostiar ekintzaile ekologista bat izan zen, Guardia Zibilaren kide batek tiroz erail zuena Tuteran egiten ari zen protesta antinuklear bat erriprimitzean. Mugimendu antinuklearraren sinboloa da Euskal Herrian.
1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen, Nafarroa Garaiko Tutera hirian. Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys. Lekukoek diotenez, José Martínez Salasek «tía buena» (euskaraz, neska katxarroa) esan zion Gladysi, Gladysek «hijo de puta» (euskaraz, putakume) ihardetsi eta orduan Martínez Salasek bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Martínez Salasek tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen.

Ondorioak

Euskal Herriko gizarteak hainbat egunez herri mobilizazio handiak eginez erantzun zuen, horien artean Hego Euskal Herrian deitutako greba orokor bat, ezker abertzaleko alderdiek, Espainiako Alderdi Komunista eta PSOEk deituta.Donostian egindako manifestazioan, orduko Donostiako alkatea zen Jesus Maria Alkain egon zen manifestazioaren buruan.
Gladys erail zuen guardia zibila, José Martínez Salas, 1981eko abenduaren 14an epaitu zuten Iruñean; epaia izan zen Martínez Salasek «arduragabekeriaz» jokatu zuela, eta hemezortzi hilabeteko espetxealdira kondenatu zuten. Espetxealdi hori ez zuen osorik bete, eta zigor arin horrek protesta mobilizazioak eragin zituen berriro. 1992 urtean Martínez Salas guardia zibilak Espainiako meritu militarraren domina jaso zuen.
Euskal herritarren alaba eta Euskal Herrian hezi eta hazia zen arren, Gladys «venezuelar» gisa agertu zuten Espainiako hedabideetan.[6] Hedabide horiek «ezin zurituzkoa zuritzen» saiatu ziren, eta venezuelar jatorri hori baliatu nahi izan zuten atzerritik protesta horretan parte hartzera berariaz etorritako aktibista bat zela pentsarazteko. Pedro J. Ramírezek «ETA konglomeratua» delako bati leporatu zizkion Tuterako gertaerak.


==========================================
(CASTELLANO)
La pretensión de Nuclenor de que Garoña funcione hasta 2031 no tiene precedentes en España ni en Europa. La central está en pésimas condiciones de seguridad y las reformas requeridas en 2009 por el CSN, más las que se derivan de las pruebas de estrés no son capaces de resolver todos los problemas de la central. En efecto, el circuito primario sufre problemas graves de corrosión, que han afectado a piezas importantes como el barrilete y las penetraciones de la vasija. Por si esto fuera poco, la vasija de la central ha de someterse a complejas inspecciones para explorar si sufre los mismos problemas que las centrales belgas de Döel y Thianje, puesto que fue el mismo fabricante de estas vasijas quien construyó la de Garoña. Hay que recordar que las vasijas de estas dos centrales presentaron entre las dos más de 2.000 fisuras de diversa consideración.
La nueva reglamentación nuclear, hecha por cierto a medida de Garoña por el Gobierno, no fija plazo alguno para este proceso. Es más que probable que los estudios del CSN se alarguen más que el tiempo que falta para las próximas elecciones generales. Es evidente que si el PP pierde el poder, el proceso de puesta en marcha de Garoña se vería paralizado.
En todo caso, la hipotética puesta en marcha supone una temeridad tanto económica como, y esto es lo más grave, medioambiental. El estado general de la central es tal que no cabe descartar nuevas averías que provoquen nuevas paradas con sus consiguientes quebrantos económicos para Nuclenor, o, en el peor de lo casos, que provoquen algún accidente con escape radiactivo al medio ambiente. No hay que olvidar que Garoña está en la cabecera del Ebro y un escape que contaminara el agua sería catastrófico para la cuenca.

Aniversario asesinato de 

Gladys del Estal

17478550_1
El 3 de junio de 1979 durante la Jornada Internacional contra la Energía Nuclear, convocada trás el accidente de Harrisburg, fue asesinada Gladys del Estal Ferreño en Tudela (Navarra), durante una manifestación antinuclear.
El 3 de junio de 1979 fue asesinada Gladys del Estal Ferreño por el guardia civil José Martínez Salas en Tudela (Navarra), durante una manifestación antinuclear. El asesino fue juzgado el 14 de diciembre de 1981 en Pamplona en un proceso lleno de irregularidades, y condenado a sólo un año y medio de cárcel, que no llegó a cumplir, casi la misma pena que la de un ecologista de Mallorca (un año de cárcel), cuyo único delito fue colocar una pancarta de protesta contra la muerte de Gladys.
Gladys del Estal tenía 23 años cuando la mataron, vivía en el barrio de Egia en Donostia, era programadora de informática en una pequeña empresa y compaginaba su trabajo con sus estudios de Químicas.
Gladys era militante ecologista. Pertenecía al Grupo Ecologista de Egia y a los Comités Antinucleares de Euskadi. Participó en la organización de numerosas actividades ecologistas, como marchas ciclistas y manifestaciones contra la central nuclear de Lemoiz.
Gladys marchó a Tudela el 3 de junio a la llamada de los Comités Antinucleares para participar en la “Jornada Internacional contra la Energía Nuclear”. La Guardia Civil irrumpió violentamente en el Paseo del Prado, donde se celebraba pacíficamente el acto antinuclear, que estaba autorizado.
En una sentada posterior, fue golpeada por el guardia civil José Martínez Salas con su arma, un fusil Z-70, sonando un disparo a resultas del cual cayó tendida en la calzada.
Gladys llegó muerta al centro hospitalario. La protesta contra su asesinato fue unánime y general, con manifestaciones y huelgas en todo Euskadi y en otras zonas del Estado. Gracias a su sacrificio y al de otros muchos, fue posible paralizar los dos grupos nucleares de Lemoiz.


Iberdrolak kalte-ordaina ukatu dio Tupinamba herriari

    De A Planeta / ( MAB ) ( Português ) ( English ) Euskal Herritik (Euskal Herria), Iberdrola energia-enpresaren egoitza eta etxe nagusi...