lunes, 10 de enero de 2011

Brasil, Mexiko eta Europa ekialdean haztea izango da Iberdrolaren apustu nagusia

Nazioarteko hedapenean oinarrituko den hazkunde aldi berria gorpuztu du nahi du taldeak. Modu horretan, Estatu espainoleko «ziurgabetasun» egoerari loturiko arriskuak txikitu nahi ditu, besteak beste.
p017_f01.jpg

GARA | MADRID
2011tik aurrera nazioarteko hedapenean oinarrituko den hazkunde aldi berriari ekingo dio Iberdrolak, eta bereziki Brasil, Mexiko eta Europa ekialdean jarriko du enfasia, taldeko iturriak aipatuz atzo Europa Press agentziak iragarri zuenez.
Estrategia horri esker, taldearen iritziz gaur egun Estatu espainolaren jarduera ekonomikoa ezaugarritzen duen «ziurgabetasun» egoerari loturiko arriskua txikitzeko aukera izango du Iberdrolak. Horren harira, internazionalizazioaren aldeko apustua orain hamarkada bat jarri zuela martxan nabarmendu du elektrizitate arloko enpresak, eta prozesu horretan kokatzen dela Scottish Power enpresa britainiarra nahiz Energy East estatubatuarra erosi izana.
Hala, 2010 eta 2012 urte artean Iberdrolak inbertsiorako aurreikusita dituen 18.000 milioi euroetatik %75 Estatu espainoletik kanpora bideratuko ditu. Zehazki, Ameriketako Estatu Batuek 7.000 milioi jasoko dituzte (%39), Britainia Handiak 4.500 (%25) eta Latinoamerikak eta beste eremu batzuek 2.200 milioi (%12).
Azken urteetan mundu anglosaxoia taldearen hazkuntza estrategian oinarrizkoa izan bada ere, aurten «gorabidean diren herrialde potentzial handikoetara» bideratzen hasiko da bere indarra, bereziki Brasil, Mexiko eta Europa ekialdea begiz jota.
Munduko bosgarrena
Era berean, Iberdrolako iturriek Europa Pressi adierazi ziotenez, dagoeneko 40 herrialdetan du presentzia enpresak eta hamarkada eskas batean mundu mailako hemeretzigarren elektrizitate enpresa indartsuena izatetik bosgarrena izatera iritsi da. Hala, internazionalizazioaren esparruak enpresaren Ebitda-ren bi heren betetzen ditu egun, 2000. urtean %1 osatzen zuen bitartean.
Kanpoko potentzialitatea ez ezik, internazionalizazioaren aldeko apustua egiteko beste arrazoi bat Estatu espainolaren ziurgabetasun egoera dela azaldu du enpresak. Izan ere, Estatu espainolean azken urteetan lege aldaketak etengabeak izan direla adierazi du, «egonkortasun gabezia horrek enpresa espainiarrak asko kaltetzen dituela kontuan hartu gabe». Era berean, `rating' agentziek eta analista ugarik «interbentzionismo politikoagatik» eta energia sektorean sorturiko zalantzengatik beren «ondoeza» adierazi dutela baieztatu du.

Iberdrolak kalte-ordaina ukatu dio Tupinamba herriari

    De A Planeta / ( MAB ) ( Português ) ( English ) Euskal Herritik (Euskal Herria), Iberdrola energia-enpresaren egoitza eta etxe nagusi...