Gaur
goizean, Garoñaren Kontrako Foroaren parte diren hainbat
eragile sozial, ekologista eta sindikalak Iberdrolako Akziodunen
Batzarraren sarreran elkarretaratzea egin dute zentrala betirako
itxi eta eraitsi dezatela eskatuz.
Txernobyleko istripu nuklearraren 30. urteurrena betetzen da aurten baita Fukushimaren 5. urteurrena ere. Orain arteko ondorioak tamalgarriak izan dira: 200.000 hildako baino gehiago, 500.000 desplazatu, malformazioak, 680.000 eurotako galerak…
Hala eta guztiz ere Iberdrolak eta Endesak Garoña berriz ere martxan jarri nahi dute, dagoeneko deseginik
egon beharko baluke ere (bere jarduera eteteko data 2013ko
uztailaren 6an ezarririk zegoen baina PP-k atzera bota zuen).
Zentral honek etorkizunerako belaunaldientzako arrisku ikarragarria
suposatzen duela gogorarazi nahi du du gizarteak berriz ere, bertako iturri berriztagarriak eskura izanik, onartuko ez dugun arriskua.Berriztagarrien aldeko irudi faltsua
Akziodunen
Batzarraren 2015eko txosteneko datuen arabera (webgunean
eskuragarri), Iberdrolak partizipazioak ditu Estatuko 6 zentral
nuklearretan. Iinstalatutako potentziaren % 13 da hori, eta,
hala ere, berriztagarrien aldeko irudia zabaldu nahi dute. Izan
ere, Bilbo zurikeriaz bete dute azken astean: bizitaxiak,
isurpoenik gabeko autobusak, iragarkiak garraio publikoetan eta
doako bidaiak tranbian, pedalen bidez eragin beharreko
haize-errota txiki bat…Haatik, ezkutatu egiten dute ekoizten
duten kWh bakoitzeko, 0,21 kg CO2 eta aktibitate handiko zabor
erradiaktiboen 0,31 mg sortzen dituztela. Horrek esan nahi du
Euskadiko batez besteko etxe batean Iberdrolaren elektrizitatea
kontsumituz gero, 708 kg CO2 eta aktibitate handiko eta iraupen
luzeko zabor erradiaktiboen 1,08 g sortzen direla.
Jabetu
behar dugu alternatiba iraunkorrak existitzen direna,
elektrizitate guztia iturri berriztagarrietatik sortzen duten
kooperatibak eta enpresak egon badaudena, kWh bakoiotzeko, 0 g
CO2 sortzen dutenak eta hondakin erradiaktiboen beste
horrenbeste. Hori dela-eta, gero eta jende gehiago ari da
Iberdrolatik eta erregai fosilak kontsumitzen eta hondakin
nuklearrak sortzen dituzten konpainietatik deskonektatzen.
Iberdrolak, berdea delakoan, bere burua zuritu nahi izan arren
eta denok engainatu nahi izan arren, gero eta gehiago gara
bere energia kutsatzaileari eta berriztagaitzari bizkar ematen
diogunak.
GAROÑAREN KONTRAKO BIZKAIKO FOROA