GARA Martin Mantxo, Iñaki Barcena Ekologistak Martxan (Zor Ekologikoko Batzordea)
Bilbon ospatuko den Hydro 2012 konferentziaren karietara, egileek ozen salatzen dute energia hidroelektrikoaren atzean BBVAk urtegien finantziazioan eta Iberdrolak horien kudeaketan duten esku hartzea, hainbat gatazka eta giza hondamendi eraginez. Zehazki, Kurdistango Ilisu eta Brasilgo Belo Monteko urtegi proiektu txikitzaileei erreparatzen diete eta, amaitzeko, proiektuok bertan behera uzteko exijitzen dute.
Ekologistak Martxan-ek salatzen du urriaren 29tik
azaroaren 1era Bilbon Euskalduna jauregian antolatu den Hydro 2012
konferentzia. Konferentzia honek eta bere atzean dagoen HydroPower
konpainiak energia hidroelektrikoa bultzatzea daukate helburutzat.
Energia multinazionalek eta instituzioek hidroelektrikoa berriztagarrien
artean sartzen dute (horrela egiten du Ibertrolak, bere berriztagarrien
atalean, % 16 dena). Ez du erregairik behar eta ez du isurketarik
produzitzen (eraikuntzan izan ezik). Baina denok badakigu bere inpaktuak
nolakoak diren, dena urez estaltzen. XX. mendearen bukaeran 50.000
urtegi eraiki dira munduko ia ibai guztiei eraginez. Ingurumenari ez
ezik, urtegiek 400 eta 800 milioi pertsonari ere eragin die (eta horiez
gain, kaltetuak suertatzen dira beste horrenbeste, baina horrela
onartzen ez direnak) -gizadiaren %10!-.
Bilbon Hydro 2012 konferentzia antolatzeko arrazoien artean, bertan
Estatuko energia hidroelektriko bultzatzaile handiena dagoela da:
Iberdrola, proiektu hidroelektriko desberdinetan 9 bilioi euro
inbertitzekoa dena. Bai, eta Iberdrolarekin batera hemen ere BBVA dago,
urtegi handien finantzatzailea. Egun, gainera, urtegi proiektu
eztabaidagarrienetan sartuta daude: Brasilgo Belo Monte-n, Iberdrola
eta, Kurdistaneko Ilisu-n, BBVA. Konferentzia hau ospatzen denean,
proiektu hauek gelditzea aldarrikatzen dugu eta, aldi berean, energia
ekoizteko era hau bertan behera uztea.
Halaber, energia mota honen eraginez bertan
gertatzen diren gatazkak gogora ekarri nahi ditugu. Itoitz eta gero,
Esakoa da kasu hurbilena. Artiedako biztanleek ez dute Esako urtegiaren
handitzea onartzen, horretarako 60 hektarea behar baitira eta haiek
herria utzi beharko dutelako. Oraingoz handitzeko lanak gelditu dituzte,
baina azken saiakeretan errepresio bortitza jaso dute, azkena, hain
zuzen urriaren 10ean; biztanle batzuk zauritu ziren.
BBVA eta urtegien finantziazioa: BBVAk armagintza (espainiar Estatuan
armak gehien finantzatzen dituena) eta ingurumenarekiko hain
kaltegarriak diren proiektuak finantzatzen ditu. Azken atalean BBVAk
finantzatu dituen urtegi handiak aipatu behar ditugu: El Cajón (Mexiko),
Patagoniako Baker eta Pascua ibaikoak (Txile), edo Barra Grande eta
Campos Novosekoa (Brasil).BBVAk bere urtegietan daukan ardura orain beste banku baten bitartez datorkio, Turkian 2010eko azaroan bereganatu zuen Garantibanken bitartez, hain zuzen. Hauxe eta Akbank dira Ilisu urtegia finantzatzen dutenak. Ez besterik, hamabost urte baino gehiagoko beste egitasmo polemiko honek finantzaketa osoa galdu baitu: Erresuma Batuan (2001) eta Alemanian eta Austrian (2009). Arrazoia: eragingo dituen izugarrizko ingurumen, gizarte eta kultur inpaktuak, haien artean, urperatuko duen antzinako Hasenkeif hiria, Kurdistaneko hiriburuetako bat.
Hasankeif hiriak eta haren inguruak UNESCOren
irizpidearen 10 puntuetatik bederatzi betetzen dituzte, eta Turkiako
Gobernuak Babestutako Eremu izendatu zituen. Duela 11.000 urte eraikia
izan zen. 8.000 biztanle inguru dauzka, baina kaltetuak 65.000 izango
dira berriz, haraneko biztanleak. Berriz, haietako askok dirulaguntzarik
ez dute izango. Dagoeneko hasi dira Hasankeif Berria eraikitzen, baita
urtegia ere.
Ilisu urtegia, gainera, Tigris ibaian kokatuko litzateke, Turkiako
aldean, Irak eta Siriaren mugatik oso gertu. Tigris ibaiak Irak osoa
zeharkatzen du; beraz, urtegiak honen ura murriztuko luke. Turkiako
Gobernuak ez du inoiz urtegi honi buruz bertako bizilagunekin
eztabaidatu.Ilisuko urtegia GAPen barruan kokatzen da (Anatolia Handiaren Proiektua). Bertan 2.000 urtegi aurreikusten dira, haietako 22 Kurdistaneko alde honetan (Batan); horietatik 17 dagoeneko eraikita daude. Alde honetan ere, 1984 eta 2000 artean, Kurdistanen gertatzen den gatazka etnikoa dela-eta, hiru milioi pertsonak euren etxeak utzi behar izan zituzten, 3.000 herri suntsituak suertatu ziren eta 30.000 pertsona erailak.
BBVAk oso urtegi handien eraikuntza finantzatu du urteetan zehar, besteak beste, Nayariteko El Cajón (Mexiko), edo hainbesteko iskanbila sortu duten Patagoniako Baker eta Pascua ibaikoak (Txile), edo Barra Grande eta Campos Novosekoa (Brasil). Lehenengoak inpaktu handia izan du, baina handiena gertatzeko dago, jarduera sismiko handiko lurretan oinarritzen baita. Bigarrenek, Patagoniako Baker eta Pascua ibaikoek, horrenbeste kalte eragingo zutenez, ez zuten inoiz ingurumen txostena gainditu. Baina BBVAk, bitartean, finantzatu zituen zenbait urtetan zehar: 400 milioi dolar 2008an, 850 milioi dolar 2004an eta 2.330,36 milioi dolar 2003an. Brasilgo urtegien inpaktuak ere nabarmenak izan dira. Campos Novosekoa Brasilgo bigarren urtegi handiena dugu.
Iberdrola eta urtegiak. Belo Monte-ko urtegia: Energia hidroelektrikoa Iberdrolak ekoiztutako % 20,8a da (2010). Iberdrolak 22 zentral hidroelektriko dauzka Estatu espainolean. Haietatik aipagarrienak azken egunotan Sil ibaian (Galizia) eta Caceresen sortu dituen gatazkak.
Baina zalantzarik gabe, Iberdrolari dagokion gatazka latzena Brasilen daukan Neoenergia (%39) enpresaren bitartez da, hain zuzen Belo Monteko urtegia. Belo Monteko urtegia Amazoniako ibaiadarra den Xingu ibaian eraikiko litzateke. Munduko hirugarren urtegi handiena izan daiteke, Txinako Hiru Eztarriak eta Brasilgo Itaipuren atzetik, 440 kilometro koadro urperatuz (bertan 66 herri eta indigenen 11 eremu daude).
Epaitegiek askotan gelditu dute urtegi hau, 2011ko otsailean 29 betebeharrak ez betetzegatik, edo azkena, abuztuaren 20an. Hala ere, Brasilgo Gobernua, bultzatzen duen industrializazioan eta potentzia ekonomiko bihurtzeko bidean, energia ekoizpen handia bultzatzen ari da eta Belo Monte interes nazional gisa ulertzen du.
H ala ere, erresistentzia ere etengabekoa izan da,
eta urtegi proiektu hau 30 urtean zehar luzatu da gauzatu gabe. 2012ko
martxoaren 8tik, Brasilgo Gobernuak urtegi honen eraikuntzaren hasiera
iragarri zuenetik, erresistentzia areagotu da: ekainean ekintzaileek lan
eremua okupatu zuten eta orain urrian indigenek (bertakoek) berriro ere
okupatu dute. Hor jarraitzen dute urriaren 8tik eta orain «irtenbide
entzunaldi» batean ari dira.
Bitartean, irailean arrantzaleek ere ibaia txalupekin trabatu zuten
makinak sar ez zitezen. Urtegia eraikitzen duten langileak ere matxinatu
dira!Neoenergia (Iberdrola) Belo Monte eraikitzeko lehian parte hartu zuten taldeetako bat izan zen. Ez zuen lehia irabazi; Estatu brasildarreko konpainiek osatutako patzuergoa, Norte Energia, atera zen garaile. Dena den, Neoenergia (Iberdrola) onartua izan zen 2011ko martxoan proiektuan. NeoEnergiak Norte Energian parte hartzen du, Belo Monte Participações SA-ren %10i eusten.
Hemendik, hemen egoitza daukaten transnazional hauei eskatzen diegu Ilisu eta Belo Monte bezalako proiektu txikitzaileak bertan behera utz ditzatela eta, ahal duten neurrian, haiek geldiarazteko.