viernes, 27 de mayo de 2011

Ibertrolaren akziodunen batzarrean elkarretaratzea 2011

Gaur goizean ehun hiritarrek baino gehiago  IberTrolaren aurka jo dugu, besteak beste, ekologistek, haserretuek eta enpresa honen telefono zerbitzuko langileek, duela gutxi 20 langileak kanporatuak izan baitira.
Gaur Euskalduna jauregian (Bilbo) ospatutako akziodunen batzarrean, Ibertrolak berriro etekinak aurkeztu ditu, 2.871 milioi euro, handienak bere historian baina aurtengoak  krisialdia 3. urtean sartu  denean. Ez hain urrun, bere dorrea altxatzen da lortu duen boterea baieztatzeko – dirudienez abuztuan amaituta egongo da.

"IberTrola Renovables? Nuklearra, termikoa, urtegiak" eta "Garoña itxi orain" leloko pankartak erakutsi dituzte ekologistek eta baita "Ibertrola Lapurrak" eta "Ibertrola Oaxakatik at, Ibertrola Amazoniatik at".

beste aldetik borrokan dauden langilek "Ibertrola explotadora - Konecta subrogación" pankarta zeukaten, ELA eta LABek sinatuta. Hauek mozorrotuak zeuden eta eten gabe oihu egin dute: "NO falta dinero - sobra patronal",  etab.
Beste aldetik oihukatu da "Txernobil, Fukushima, no más nuclear", Lemoiz bezala Garoña itxi orain", "No es verde IberTrola”, , etab.

Prentsa ohar honekin batera IberTrolaren aurkako komunikaua bidaltzen dugu non enpresaren zurikeria salatzen da, herrestagarriak goraipatzen nuklearra, termikoa eta urtegiak bezalako energiak bultzatzen dituenean eta bere haize errota parke erraldoiak, azkenak Rumania, Kenia eta AEBn proiektatuak eta Tehuantepec'ekoa, azken boladan kanporaketa asko eragin dituna. Horrekin batera Bellomonteko urtegian (Xingu Ibaian) lortu duen partaidetza saltzen da.  Eta nola ez estatuan dauzkan zentral nuklearra, Garoña gertuena baina aurten ere bahimena luzatu zaien
Almáraz,
Confrents eta Ascó II.
Informazio gehiagorako: