Urriaren 12an
Ameriketako (Abya Yala deitzen dutena) herriek ospatzen duten haien
Espainaren aurreko eta kolonialismoaren aurkako erresistentzia. Nola
ez, kolonialismo horrek jarraitu du. Hemengo ordezkari nagusienak
Iberdrola eta BBVA ditugu. BBVA kontinente horretan gauzatzen diren
egitasmo erraldoiak finanzatzen. Beraz, horretaz etekin handia
lortzen. Azkena, adibidez, izan da Perun Kamiseatik abiatuko den
gasbide berri bat, GPS-a (Hegoaldeko Gasbide Peruarra). Peruko
Amazonia zeharkatuko du, Andeen gainetik, kostalderaino. Honen
aurrekontua 1.248 milioi eurokoa, beraz etekina ziurtatuta dago.
Iberdrolak berriz bi
nazioetan murrizten du bere jarduera Latino Amerikan: Méxiko eta
Brasil. Gutxi dirudi baina bi herri hauetan Iberdrolak bere etekinen
erdia lortzen du. Hauetaz gain Erresuma Batuan eta AEBetan aritzen da
ere Iberdrola, bere negozioaren bi eren izanez. 2015eko aurreko sei
hilabeteetan kanpoko etekina (EBITDA) %20 igo zen. Estatuan berriz %
6,5 jaitsi zen. (1)
Hau nabarmena da zeren
kontuan izan behar dugu 2008tik espainiar estatuan (orain arte bere
merkatu handiena) krisian gaudela eta krisiak batez ere energia
arloari eragin dio.
Hori baino gehiago,
zentral asko eraiki ziren, baina hor geroztik ez dira gehiago
eraikitzen. Are gehiago: asko itxi dira, zaharrak zirelako (Pasaiakoa
adibidez, eta espero dugu Garoñakoa ere laster) edo ez dute
ekoizten, batzuk horregatik ere ixten. Azken honen kasua Castelló-ko
gas zentrala, 2002an eraikita eta 2015ean itxita, edo Castejoiko
zentrala 2014 eta 2013 ez zuela energiarik ekoiztu. Genionez, azken
urtotan Garoñakoa ez du ekoiztu ere. Horretaz gain kontuan hartu
behar dugu haize-errotak askotan gelditzen dira bere energia
beharrezkoa ez zaielako, edo 2013an lege berri bat onartu zela eguzki
energia murrizteko eta Iberdrola eta oligopolioko energia
lehenesteko.
Beraz, nola daiteke
holako panoramarekin Iberdrola urtero etekinak izatea? 2016eko
aurreko 3 hilabeteetan 868,7 milioi euroko etekina lortu zuen.
Nola daiteke urte
hauetan haien egoiz miresgarria, Iberdrola Dorrea eraikitzea? Nola
daiteke azken urte hauetan haren zuzendarien mega-soldatak
areagotzea? Argi dago, ezta? Beste lekuetatik etorri delako, hots,
Brasil eta Mexiko. Azpimarratu behar da: herri horietatik Iberdrolak
ez ditu baliabideak eskuratzen, baizik eta energia ekoizten edo
saltzen etekinak egin eta hona inportatzen dituela.
Herri hauen egoera
ekonomikogatik, handik atera den dirugatik eta haiekiko aurreko
harreman politikogatik, honi KOLONIALISMOA deitu behar diogu.
Brasilen bi arlotan
zentratzen du bere jarduera: hidroelektrikoan, urtegien bidez energia
ekoizten (batez ere Neonergia-ren bidez) eta elektrizitatea saltzen
(batez ere Elektro-ren bidez). Brasilek ur baliabide handia dauka.
Bere energiaren %80 horrela ekoizten da. Horregatik urtegi asko, eta
erraldoiak eraikitzen dira. Iberdrolak horretan dabil proiektu
askotan parte hartzen: Belo Monte, Teles Pires, Baixo Iguaçu,
Tapajos, Baguari, Itapebi eta beste batzuk. Ingurumenaren aldetik
urtegi hauen kalteak izugarriak dira, alde batetik oihana itotzen
dutelako, baina aldi berean metano asko sortzen dute. Baina
gizakiekiko kalteak ez dira txikiagoak: Brasilen urtegiek 1 milioi
terdi gizaki kaltetu dituzte, aipatutako urtegiak kaltegarrienak
izaten. Kaltetu horien artean indigena asko. Belo Monten adibidez
kayapó, arara, juruna, araweté, xikrin, asurini eta parakanã
herriak; apiaká, kayabi, munduruku eta rikbaktsa herriak Tapajos
eta Teles Pires (horren ibai-adarra da). Herri hauek haien
lurraldeetatik kanporatutak dira, haien baliabide eta ingurumena
hondatuta, eta alternatibarik gabe geratzen dira eta haien gizarteak
desegituratuak. Beraz, duela 524 urte hasitako inposaketa eta
sarraskia darraizki Iberdrolak.
Era berdinean kontuan
hartu behar dugu elektrizitate salmentaren arloa, haren beste etekin
iturria. Brasilen, gobernuaren bitartean Energia Denontzat egitasmoa
eskuratu zuen. Nolabait honek energia denoi zabaltzea zeukan helburu.
Baina helburu hori ez da Iberdrola bezelako transnazional batentzako
guztiz desinteresatuta. Kontuan hartzen energia ze merke ekoizten
duten (hidroelektrikoa da merkeena, erregairik ez badu erabiltzen)
eta kontuan hartuta pobrezi mailak nolakoak diren Brasilen, hemen
munduko tarifa handienetariko da (seigarren handia). Megawattioa
familia batentzako 100 errealekoa (27,5 €) da. Argi da orduan,
bezero horren bidez Iberdrola sortzen dituela etekinak, gero hona
bidaltzen direnak. Kolonialismoa.
Mexikon Iberdrola batez
ere ziklo konbinatuen bidez ekoizten du elektrizitatea: 5.395
MWetatik 4.844 MW horrela ekoizten ditu. Holako 7 zentral dauzka eta
beste hiru eraikitzen ari da eta bete hiru kogeneraziokoak. Beraz
gasa eta aldaketa klimatikoa da bere irizpidea. Dena den Iberdrolak
goraipatutagoa den jarduera, Oaxakako haize-errotena da, han zazpi
eremu izanez. Orokorrean Tehuantepec eskualdean 27 parke eoliko
daude, beraz kolonizazio energetiko hutsa da. Bertakoei lur
amankomuna kendu zaie eremu hauek inposatzeko. Bitartean, Iberdrola
bezelako konpainiek, energia berdea ekoizten dutela diote, haien
irudia hobetzen eta karbono azokatik etekina lortzen ere. Bertakoak
binni'za (zapoteka) herriakoak dira, jatorrizko herri bat, duela 524
urte bezala kolonizazioaren biktima.
BBVAren kasuan asko
dira adibideak, baina lehen aipatutakoarekin jarraituz, esan hor ere,
Camiseako gas eremua eta handik abiatzen diren gasbideetan zehar,
indigenak ere direla kaltetuak. Camisea eremuaren %75 indigenen
erreserba batean kokatzen da. Han nahua, nanti, matsigenka eta
mashco-piro herriak bizi dira, haietatik asko isolatutak bizi
direnak. Gasbideak berriz machiguenga
herria kaltetu du behin
eta berriro.
BBVAk beste oliobide
eta gasbide asko finanziatu ditu, petrolio konpaniak, energia
konpaniak, Iberdrola barne, edo Oaxakako haize-errota eremuak barne.
Beraz zerrenda luza genezakeen nahiko.
Baina nola ez, BBVAren
harira, aipagarriena da Latino Amerikar ekonomina daukan eragina.
1990 hamarkadan kontinente horretan inposatutako (MBk, FMIk)
pribatizaziotaz baliatuz banku handienak eskuratu zituen BBVAk. Hauen
bidez, herri horien dirua transferitzen ditu hona. Kolonizazio hutsa.
Egungo lapurketa ez da galeoi handietan ozeanoa zeharkatzen
garraiotzen baizik eta era digitalean, ziber-espazioan egiten dute.
Teorian, bai Iberdrolak
bai BBVAk haien egoitzak Bilbon izanez, zergak hor ordaintzen
dituzte. Zenbat, nolakoak, zuzenak diren ikusi beharko zen. Mesedeak
lortzen dituela badakigu ere, Iberdrola Dorrea eraikitzerakoan. Baina
argi dago hemen haien diru zikina ez dugula nahi. Mexiko eta
Brasileko kaltetuekin bat egiten dugu urriaren 12 honetan eta gure
elkartasuna zabaltzen diegu. Honengatik eta zuek ziur aski dakizuen
beste arrazoi askoengatik, haiek ez erabiltzea eta haiei dirurik ez
ordaintzea eskatzen dizuegu, haien jarrera salatzeko - egun, inoiz
baina zilegiagoa daukagulako.
ERREFERENTZIAK:
(1)
http://eleconomista.com.mx/mercados-estadisticas/2015/07/22/mexico-pilar-iberdrola-primer-semestre
http://elvigia.com/iberdrola-aumenta-un-33-sus-beneficios-en-el-primer-trimestre-del-ano/
http://veja.abril.com.br/blog/impavido-colosso/brasil-piora-em-ranking-e-passa-a-ser-o-6-com-a-energia-mais-cara-do-mundo/
https://www.iberdrola.com/conocenos/lineas-negocio/mapa-instalaciones
bbvahiltzaile.blogspot.com.es/2016/09/gsp-el-bbva-sigue-financiando-el-cambio.html#more
http://www.survival.es/sobre/camisea
https://www.ekologistakmartxan.org/2016/09/30/ocupaciones-de-proyectos-hidroelectricos-de-iberdrola-en-brasil/