Datorren otsailaren 6ean urte bat beteko da Zaldibarko luiziak Joaquin Beltran eta AlbertoSololuze langileak azpian harrapatu zituenetik. Ez dago zalantzarik luizi hura agintari publikoen eta Verter Recycling enpresa pribatuaren kudeaketa negargarriaren ondorioizan zela. Horregatik, ELAk, EHES Kartako gainontzeko kideekin eta Zaldibar Argitu! plataformarekin batera, herri akusazio gisa aurkeztuko da Euskal Herrian azken 40 urtetanizandako hondamendirik larriena argitzeko epaiketan. Urtemuga hurbildu ahala eta epaiketaren erritmoaren arabera, badakigu ingurumenarengaia berriz ere mahai gainean jarriko dela, bai mediatikoki baita kalean ere. Larreko Mahaitik olatu hori aprobetxatu nahi dugu larrialdi ekologikoaren inguruko kontzientziaaktibatu eta jendea mobilizatzeko eta era berean, olatu hori indartu, Zaldibarko luiziarenurtemugarako aurreikusten diren ekintzei begira.
Horretarako, urtarrilaren 30erako, luiziaren urtemuga baino astebete lehenago,mobilizazio egun bat deitu dugu U30 ALDAKETALDIA izenarekin. Mobilizazio hauek auzo, ikastetxe, herri zein eskualdeka antolatuko dira. Aldarrikapen egun desentralizatua izaki, antolatzaileen esku egongo da aldarrikapen konkretuen aukeraketa eta mobilizazio eredua, Zaldibarri erreferentzia eginez, zein tokian tokiko problematikari helduz: erraustegia, metroa, AHTa, zaborren kudeaketa, kutsadura, alternatiben sustapena, etab. Beti ere, larrialdi ekologikoarekin lotuta salaketa eta aldarrikapenekintzen baitan.
Azken finean, Zaldibarko luizia eragin zuen oinarri bera da erraustegia, AHTa edoDonostiako metroa martxan jarri zituena. Sistema biozida honek etekin ekonomikoajartzen du guztiaren aurretik, baita langile klasearen bizitza eta bizi baldintzak ere.
Hain zuzen ere, ekosistemarekin harreman jasangarri baten eta planeta mugatu bateanaberastasun pilaketa mugagabearen arteko talka etengabea salatu eta posizionatu nahidugu, hau da, bizitzaren eta kapitalaren arteko gatazkan. Bizitzarik gabe, merkaturik ereez legokeenez, bizitza mantentzen da sistema honen “B” aldearekin: landa eremuak hiriguneak mantentzen dituen moduan, hegoalde globalak iparraldea eta lan erreproduktiboak produktiboa.
Era berean, pertsonez gain, ingurumena esplotatu beharra dauka sistema kapitalistaksalgaiak ekoitzi eta etengabeko hazkunde bat mantentzeko. Soilik logika horren baitanuler daiteke pandemia eta krisi garaiotan oinarrizko zerbitzu eta beharrak asetzeko baino,10.228 milioi euro bideratu nahi izatea EAEn AHT, Petronor, Iberdrola eta enparauentzat,nondik eta murrizketak eta datozen belaunaldien zorpetzea baldintza gisa dituen EuropakoNext Generation funtsetik. Ez 2008ko krisitik ezta pandemiatik ere, badirudi ez dugula ezerikasi.
Lehenengo konfinamenduan ikusi genuen nola borondatea dagoenean agintariekerabakiak hartu eta sistemaren makineria gelditu dezaketen. Argi utziz, gainontzeko kasuguztietan: etxegabetzeak, erreforma fiskala, erresidentziak, osasungintza, aurrekontuak,pentsioak, hezkuntzan eta abarretan, ezer egin ez badute, nahi izan ez dutelako izan dela. Itxialdiaren ondorioz ere, ikusi ahal izan dugu nola airearen kutsadura nabarmen murriztuzen egun gutxi batzuen buruan eta naturak eta animaliek denbora luzez ukatu zitzaienespazioa berrartu zuten.
Hala ere, kontuan izan behar da gobernuek krisitik ateratzeko hartzen dituzten neurriaksarritan gehiegizko kontsumoan eta natur baliabideen gehiegizko ustiapenean oinarrituakizaten direla. Baita ere, zeinen axolagabeak garen sortzen ditugun hondakinekin eta nolabete ditugun itsaso, ibai eta mendialdeak maskarilaz.
Pandemiak agerian utzi badu ere, lehendik ere ohartarazi gintuzten komunitatezientifikoak, OMSek, IPBESek eta abarrek bioaniztasuna dela animalia jatorrikogaitzentzako txertorik onena. Azken hamarkadetan, biderkatu egin dira zoonosi(animalietatik gizakietara transmititutako gaitza) kasuak: HIESA, ebola, zika... baita elikagaien ekoizpen eredu industrial eta abereen monolaborantza genetikoaren ondorioz sortuak: hegazti-gripea, zerri-gripea, behi eroen gaitza eta abar. Honi guztiari, batu behar zaio Lurraren beroketak hegoaldekotzat geneuzkan gaitz asko geroz eta iparralderago agertzea eragiten ari dela. Esaterako, dengue eta malaria.
Pentsa, petrolioan ere izan zuen eragina pandemiak, mundu mailako burtsetan negatiboankotizatzera heltzeraino. Hala ere, sistemaren beste hutsune askorekin bezala, COVIDakegin zuena, aspalditik jakina den erregai fosilen agortze prozesua agerian uztea izan zen.1972ko Meadows txostenak iragarri zuen eta Nazioarteko Energia Agentziak konfirmatu:petrolioaren gailurra 2005an izan zen. Geroztik erregai honen erauzketa errentagarritasuna galtzen ari da modu esponentzialean. Esaterako, 80.ko hamarkadanbarril bakar baten energiaren bidez, 100 petrolio barril atera zitezkeen. Gaur egun, barrilbatekin 15 ateratzen dira. Gasa eta ikatza ere, bide beretik doaz.
Mundu osoko garraioaren %90a erregai fosilen bidez egiten da. Espainiar estatuan lanerajoateko 57 minutuko joan etorria egiten da batez besteko. Distantzia kilometrotan baino,denboran neurtzera igaro gara, hortik kontuak atera. Bizi eredu hau mantentzeko alternatiba iraunkor bakarra energia berriztagarrietarakotrantsizioa litzateke, baina horretarako ere berandu gabiltza. Eguzkia, haizea, mareak...hor daude, baina hauek aprobetxatzeko azpiegiturak behar dira, eraikitzeko energiaeskerga behar dutenak, baita mineralak ere, mugatuak diren mineralak.
Aipatu erregai fosilen eta mineralen (kobrea, litioa, fosfatoa, koltana...) jatorrian Siria,Libia, Iran, Irak, Venezuela, Colombia, Nigeria, Rwanda, Afganistan, Sahara... daude. Prozesu kolonial eta neokolonialen bitartez mehatze eta zabortegi erraldoi gisara erabiliakizan diren herrialdeak. Egun, gerran daudenak. Batzuetan gerra “formalak” dira, armadaeta gerra adierazpen ofizialekin. Beste batzuetan itzaleko gerrateak, enpresa pribatueninjerentzia eta eskubide zapalketen bidezkoak. Baina beti interes berdinak daude atzean. Enpresa horietako batzuk IBEX35ean kotizatzen dute. Badira “euskaldunak” ere,transnazional batek dirua ez den aberririk izan badezake. Esaterako, Petronor, Iberdrola,BBVA.
Hain zuzen, herrialde horietatik datoz Europaren arazo nagusietako bat eta eskuinmuturraren jo puntua diren errefuxiatuak. Beraien herrietan eragin ditugun gerrateetatikedota aldaketa klimatikoaren ondorioz beraien bizilekuak jada ez direlako bizigarrikanporatuak izan direnak, errefuxiatu klimatiko deritzenak. Hesiak eta militarizatutakomugak jartzen dizkiegu pertsonei, baina zabalik ditugu ateak eurei arpilatutakoondasunentzat. Izan ere, herrialde aberats gisa hartzen dugu Europa, nahiz etalehengaietan defizitarioa izan eta hondakinetan eszedentarioa.
Testuinguru honetan, erraza da Trump eskuindar populistaren hitzak irenstea: “munduhonetan ez gara denok kabitzen”. Eta arrazoi du, horrela ez behintzat. Baina arazoa ez daez garela denok kabitzen, batzuentzat lekurik uzten ez duen sistema baizik. Ingurumenaren kolapsoaren perspektibatik, zeina dagoeneko saihestezina den, galdera ezda mundua aldatzea nahi dugun, ezinbestean aldatzen ari delako, galdera da norantzaeman nahi dugun aldaketa hori.
Alde batetik kapitalismo “berdea”-ren aukera daukagu. Edo hobe esanda, Naomi Kleinek “hondamendiaren kapitalismoa” deritzona, hau da, egoera latzenetik ere etekina ateratzenduena (Desokupa, Amazon itxialdian, mugetako segurtasun pribatuko enpresak). Bereproposamenen artean, betetzen ez den eta beteta ere nahiko ez litzatekeen Parisekoakordioa, auto elektrikoa, digitalizazioa, 5G, robotizazioa... daude. Baina dauzkagunbaliabide, teknologia, mineral eta azpiegituren aurrekontu bat eginez gero, kontuak ezzaizkigu ateratzen. Edo bai, ateratzen dira baina pribilegiatu gutxi batzuentzako baldinbada, langile klasea ekuaziotik kanpo utziz gero. Finean, ekofaxismoa.
Bestetik, planetaren muga biofisikoak aitortzea daukagu. Onartzea, larrialdi egoera bateangaudela eta gizakiok, ezinbestean, energia gutxiagorekin bizitzen ikasi beharko dugula. Birpentsatu beharko dugu zenbat den “nahikoa”. Horrek, eredu ekonomikoaren aldaketadakar, esfera mugatuagoak, bertakoagoak. Agerikoa da, materialki, desazkunde ekonomiko saihestezin bateruntz goazela. Gakoa da,ea nola egingo dugun. Dagokiona baino gehiago duen harek, nekez egingo diolako ukobesteek faltan duten horri. Horregatik, nahitaezkoa da aktibazio eta saretze sozial batematea, anitza baina helburu konpartitu honen baitan artikulatua. Aldaketa sistemikoak ezdirelako bakarrik ematen, gatazka berezkoa dute.
Orain da ekiteko momentua. Horregatik, urtarrilaren 30ean galdu ezinezko zita bat dugu,nork bere herri, auzo zein eskualdean, ezinbestean aldatzera behartuta dagoen munduhau, sinesten dugun norabidean aldatzeko.