Gaur aurkezten dugu “Iberdrolaren intsolazio mexikarra. Iberdrolako Mega ‐ parkesfotovoltaikoen inpaktu sozio-ingurumenekoak Mexikon” izeneko txostena (gaztelaniaz). Txostena A Planetak eta IberTrolasek ekoiztu dute, Mexikoko Uraren eta Lurraren Defentsarako Eskualde Mugimenduarekin batera (MODAT), Ayalako Plana Koordinadora Nazionalari atxikituta dena (Mexikoko Mugimendu Nazionalar (CN-PAMN)). Aurreko biak Euskal Herriakoak dira, Iberdrolak bere etxe nagusia daukan tokikoak, eta aspalditik Iberdrolari jarraitzen diote. MODAT berriz kaltetuek osatuta eta kaltetuen alde egiten du.
Izenburuak dioen bezala, Iberdrolak Mexikon eraiki nahi dituen mega–parke fotovoltaikoen proiektuak aztertzen du txostenak, hain zuzen ere, Puebla estatuari dagokiona, Ocotepec komunitatean.
Kasu honek Tehuantepec istmoan (Oaxaca estatua) jazotako jokabide
bera jarraitzen du, bertan energia enpresa ezberdinek parke eoliko
ezberdinak ezarri baitzituzten. Iberdrolaren kasuan, 5 dira. Proiektu
berri honen eta abian daudenen arteko harremana ez da soilik biak
Mexikon kokatzea eta ekoiztutako energia ustez berriztagarria izatea, baizik eta lurraren jabetza ejidala delako, amankomuna. Horregatik, horretaz ere aprobetxatzen da, hahiz eta hau dela Mexikoren berezko forma eta haren konstituzioan jasotakoa. Ejidoa
jabetza kolektiboko modu bat da, komunitarioa, lurraren erabileraren
forma prekolonialen errekonozimendu bat dena, eta 1910eko Mexikoko
iraultzaren konkista bat izan zena. Komunitatea da, bere
kudeaketa-organoen bidez (ejidoa), lur hori kudeatzen duena.

Orain, gerta daiteke, kasu honetan bezala, gaitasun politikoa duen pertsona batek, bere gaitasunaz baliotuz eta gehiegikeriaz jokatuz, lurren erabilera gizabanako edo enpresa bati ematea,
komunitateari galdetu gabe, eta, beraz, erabakiaren onarpenaren berri
izan gabe. Edo, kasu honetan bezala, desadostasunean egonda.
Hauteskunde-sisteman hautatuak izatea lortu duten gizabanakoak dira,
baina herri-prozesu erabakitzaileak gainditzen dituztenak, bai harrokeriaz, bai ustelkeriaz. Eta, era berean, baliteke transnazional bat abusatzen eta eskubideak era berean lortzen saiatzea.
Era horretan, gainera, Iberdrolaren proiektu energetiko berri honek,
Oaxacako parke eolikoen kasuekin ere bat egiten du, izan ere, proiektu horrek ez du betetzen ezinbesteko printzipioetako bat: eragindako komunitateari informazioa emateko beharra daukala, eta proiektuari buruz kontsultatzea eta erabakitzea ahalbidetu behar duela.

Gainerakoan, txostenak Iberdrolaren ohiko praktika den beste zerbait salatzen du, hau da, etekina lortzeko irudi berriztagarri bat islatzea. Horrela, publizitatea bakarrik berriztagarrietan oinarritzen du beste ekoizpen-era zikinak alde batera utzita. Iberdrolak hainbat urtetan erabili izan du berriztagarrien publizitatea, behin eta berriz errepikatzen den publizitate engainagarria, saltzen duela badakilako.
Edo paradoxa bat gertatu zen: horrela agertzen zen bitartean,
eguzki-energia bezalako berriztagarrien buxatzaile nagusia zen, orain
Espainian eta Mexikon, bultzatu nahi omen duen energia bera. Iberdrola eguzki energiaren oztopo materiala izan zen. Izan ere, etengabeko desligitimazioaz gain, txostenean azaltzen den bezala, hari dagokio PPak ezarritako legea, eguzki energiaren kaltetan enpresa handien eta beste energia batzuen alde egiten zuen Eguzkiaren Zerga ospetsua.
Gauza bera gertatzen da Mexikon ere, Iberdrolak 5.546 M

W-ko potentzia baitu ziklo konbinatuetan, eta, beraz, gasa erabiltzen du ekoizpen horretan. Gasak, nagusiki, metanoa du, berotegi-efektu handieneko gasa dena, eta, beraz, klima-aldaketaren eragile nagusietako bat da bere prozesu osoan, ateratzen denetik ekoizpen elektrikoan erretzen den arte. Gasaren izaeragatik beragatik, erreketaren ondoriozko gasez gain, etengabeko gas-ihes ge
rtatzen dira. Bien bitartean, Iberdrolak bere irudiari eragiten dion energia berriztagarria da. Adibidez, Oaxacako eolikoek 367 MW ere zenbatzen ez dutenean.

Hala ere, bi kasuetan, ekoizpena berriztagarria izan arren, espazioan, ekosisteman eta komunitatean duen eragina izugarria da, erabili beharreko teknologiari buruz ez esatearren. Kasu honetan, txostenak azaltzen duen bezala, eguzki-energia ez dago inpakturik gabe. Txostenaren lehen ondorio argia da energia berriztagarria izateak ez duela esan nahi justua, demokratikoa edo desiragarria denik.
Gainera, komunitateak ere ez du proiektu hau nahi, berak ere ez baitu elektrizitate hori jasoko, eta, beraz, ondorioak jasateaz gain, oinarrizko ondasun batetik kanpo jarraituko dute. Eta horren arrazoia da, Oaxacako parke eolikoekin gertatzen den bezala, zentral horien elektrizitatea esleituta dagoela. Eta ez da komunitatea, ez gizartea oro har, baizik eta beste enpresa bat, kasu honetan garagardogile bat eta etxalde bat. Horrela ere, Iberdrolak energia hori saltzea bermatzen du. Baina, gainera, Mexikon Iberdrolak berak estatuari energiaren salmenta bermatuta dauka. Esleitu dion enpresak energia behar du, baina, gainera, bere produktuan erabilitako elektrizitatearen jatorri ustez berriztagarriaren etekina lor dezake. Era berean, Iberdrolak profitatzen da parke hau bere Mexikoko parke handiena bezala iragarriz, eta Mexikoko gobernuak berdin.
Baina, era berean, Iberdrolak elektrizitate hori saltzeaz eta horri lotutako publizitateaz gain, karbono-bonoak, Garapen Garbiko Mekanismoak eta berriztagarriei emandako diru-laguntzak bezalako politika klimatikoez ere baliatzen da. Beraz, negozio biribila dugu. Bien bitartean, Iberdrolak 10 zentimo (2,5 peso) baino gutxiago ordaintzen du plakak eraikitzeko erabiltzen duen lursailaren m2 bakoitzeko, eta hori engainua eta gehiegikeria dela uste dute kaltetuek.
Iberdrolak, berriz, 700 hektarea kendu dio komunitateari, horrentzako larre eta laborantza gisa ezinbestekoak zirenak. Komunitatea kezkatzen duen beste alderdi bat da plaka fotovoltaikoen funtzionamendu egokia bermatzeko konpainiak ez duela hautsik harrotu behar. Horretarako, irtenbidea azalera etengabe ureztatzea da. Beraz, eremu horretan ugaria ez den milaka litro ur behar dira. Izan ere, komunitateak aurreikusi duenez, etxe-, nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilera baldintzatuko du ur erabilpen honek.
Iberdrolak ez du ez baliabiderik ez produkturik ustiatzen ez ekoizten,
dirua bihurtzen duen elektrizitatea baizik. Ez du ezer esportatzen bere
matrizera, dirua izan ezik. Baldintza horietan, aldaketa ekonomikoa
kolonialismotzat baino ezin da jo. Kolonialismo energetikoa. Mexikoko
presidentea den AMLO (López Obrador) eta Espainiako gobernu eta
erresumaren arteko hizkuntza gatazkako egun hauetan (gainerakoan beren
kidetasunari eusten diotela baitirudi), espainiar kolonizazioaren
legatuari gagokiona, ondo dator gogoratzea kolonizazio hori ez zela
independentziarekin amaitu.
Elektrizitatea ekoizteko modua ere kontuan hartu beharreko alderdia da, izan ere, haren jatorria (eguzki-energia) berriztagarritzat har badaiteke ere, bai lur, azpiegitura eta teknologia aldetik areagotutako forma eta bai kontsumituko den lekutik distantzia luzera ere, linea elektrikoak (azpiegitura, lurraldearen okupazioa, eremu elektromagnetikoak, etab.) eta garraioan energia asko galtzea dakarrenak bihurtzen du onargarri gutxi .
Elektrizitatea ekoizteko modua ere kontuan hartu beharreko alderdia da; izan ere, haren jatorria (eguzki-energia) berriztagarritzat har badaiteke ere, lur, azpiegitura eta teknologia aldetik modu intentsiboa bada ere, eta kontsumituko den lekutik distantzia luzera ere badakar linea elektrikoan (azpiegitura, lurraldearen okupazioa, eremu elektromagnetikoak, etab.) eta garraioan energia asko galtzea. Guzti honek ez du ekologikoki onargarria egiten.
Jarraitu beharreko modua eta Ocotepec-eko komunitateak beharko lukeena tokiko sorkuntza-modu bat izango litzateke, zuzenean kontsumitzen dutena, eta batez ere, haien jabetza eta komunitateko pertsonek kudeatzen dutena. Iberdrolak proposatutakoa, beraz, kontrakoa da.
Bien bitartean, eskualde horretan benetako proposamenak aurkitzen ditugu, Onergia kooperatiba berriztagarriak eskaintzen dituen bezalakoak. Horrek bai eskaintzen die aukera hori Pueblako estatu bereko komunitate askori elektrizitatea bezalako oinarrizko baliabide bat eskuratzeko, bidezko energia-eredu alternatibo bat garatzeko, ekuaziotik kenduz hirugarren batzuek (transnazionalak) energia horrekin beren onurarako espekulatu ahal izatea, elite baten onurarako, zeinak, hala badagokio, zuzendari mexikarrak izan ezik (lehen Calderon eta Georgina Kessel barne), nagusiak beste herrialde batean baitaude.


Txosten honen bidez berriro salatu nahi dugu Iberdrolaren manipulazioa eta hipokresia, Morelos Proiektu Integralarekin beste gatazka energetiko bat duela gutxi berpiztu eta gero (azaroaren bukaera). Bertan Espainiako enpresak (Elecnor, Abengoa eta Enagas) protagonistak dira ere eta baita ere espainiar estatua. Horrekin batera, kasu hau gainerakoei gehitu nahi diegu, Ibex-35ek Mexikon bultzatzen duen lapurreta energetiko eta ekonomikoa eta garbiketa berdea osatzeko.
Txostena:
Ikusi, halaber, txostenari buruzko artikulua Avispa Midian (Mexiko):
http://avispa.org/el-negocio-energetico-en-mexico-el-caso-de-iberdrola